[BIDEOA] Danboligenak kontzertuan

Erlo telebistak Danboligenak Danbolinteru Gazteen topaketen harira, Azkoitian eskainitako kontzertua grabatu eta sarean jarri du. Danboligenak topaketei buruz gehiago jakiteko hemen. Argazkiak ikusgai hemen eta hemen. Eguneko bideo gehiago hemen.  

By | January 31st, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Danboligenak kontzertuan

[BIDEOA] San Anton Bermeon

Kankinkabara Bermeoko (Bizkaia) San Anton egunez portura joateko ohiturari eusten diote urterik urte. Aurtengoko emanaldiaren irudiak bideo honetan jaso dute. Gehiago jakiteko ohitura honen jatorriaz, irakurri berri hauxe.

By | January 31st, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] San Anton Bermeon

Txistua jazzaren uretan murgilduko da Bilboko Udal Txistulariekin

Argazkia: Eduardo Moreno Proiektu berri batekin datoz Bilboko Udal Txistu bandako kideak: Txistu jazz. Erronka txistua jazzera hurbiltzea baino, txistua bera jazz bihurtzea izan da, protagonisten ahotan. Bidaia honetan Eduardo Moreno klarinete jole eta konposatzailea izan dute bidaide txistulariek. Emaitza, otsailaren 13an Euskalduna jauregian. "Txistu Jazz ez da kontzertu bat: beharbada bilatze bat izan daiteke, [...]

By | January 30th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Txistua jazzaren uretan murgilduko da Bilboko Udal Txistulariekin

[ARGAZKI GALERIA] Danboligenak (II)

Argazkiak: Pello Larrañaga Bastida Asteburu honetan Azkoitian (Gipuzkoa) Danboligenak Danbolinteru Gazteen Topaketak ospatu dira. Hona hemen egun horietako argazkiak Pello Larrañagaren eskutik. Danboligenak topaketei buruz gehiago jakiteko hemen. Argazki gehiago hemen. Eguneko bideoak ikusi hemen.    

By | January 29th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [ARGAZKI GALERIA] Danboligenak (II)

MGTko piratok, Tafalla abordatzera!

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek begimugan jarri dute Tafalla (Nafarroa). Otsailak 10erako hitzordu ezin bereziagoa antolatu dute, ohiko elementuezgain antzerkia, piratak, olerkia eta kantua uztartuko dituzte. Parte hartzeko azkar ibili, otsailak 1ean bukatzen baita izena emateko epea. Jose Delgado Espronceda poeta espainiar ezagunak lotura izan zuen Tafallarekin, bertakoa baitzen bere aitona eta bertan bere familiak etxea izan [...]

By | January 29th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on MGTko piratok, Tafalla abordatzera!

[ARGAZKI GALERIA] Danboligenak

Argazkia: Maxixatzen.eus Asteburu honetan Azkoitian (Gipuzkoa) ospatu diren Danboligenak Danbolinteru Gazteen Topaketak argazkitan jaso dute Txalkor txistu taldeko kideek. Horrezgain, Azkoitiako Maxiatzen hedabideak bere webean honako argazki galeria argitaratu du. Guk hona dakartzagu Txalkor taldekoek eginikoak:  

By | January 28th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [ARGAZKI GALERIA] Danboligenak

[BIDEOA] Danboligenak

Asteburu honetan, Danboligenak Danbolintero Gatzeen Topaketak izan dira Azkoitian (Gipuzkoa). Txalkor txistu taldeko kideek honako bideo laburrak saretu dituzte, egindako lanaren eta ekintzen erakusgarri. Gehiago jakiteko irakurri honako berri hau.          

By | January 28th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Danboligenak

Txistulari Aldizkaria: hamabigarren alea eskura (1930)

EHTEk 1936ko gerraren aurretik publikatu zituen Txistulari aldizkariaren 10 aleak gure webean eskuragarri jarri ostean, garai horri dagozkion gainerako 21 aleak digitalizatu ditugu. Ondare hori eskuragarri jarriko dugu pixkanaka gure web gunean. Oraingoan hamabigarren alea dakargu hona. Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927an jaio zen. Txistulari aldizkaria, berriz 1928ko martxoa-apirilekoa du lehenengo zenbakia. Aldizkaria gerrarekin bere jarduna eten eta berrabiatzerakoan [...]

By | January 25th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Txistulari Aldizkaria: hamabigarren alea eskura (1930)