Urteari agur esateko egun berezia prestatu du Aiko taldeak

Dantzari eta Dantzazaleen Eguna prestatu du Aiko taldeak abenduaren 15erako Durangon (Bizkaia). Azkenengo urteotan legez, egun osoko egitaraua prestatu dute urteari akabera dantzan eta jai giroan emateko. Urteari agurra egitekoa ohitura hartu dute aikotarrek, Dantzari eta Dantzazaleen egunarekin. Iaz moduan, Durangon izango da hitzorduan, eta oraingoan Bizkaiko Gaiteroak izango dira gonbidatua bereziak. Bizkaitik Mundura disko [...]

By | November 30th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on Urteari agur esateko egun berezia prestatu du Aiko taldeak

[BIDEOA] Txistua eta… korrika!

Jada sarean da 2019ko Korrikako kanta eta bideoklipa. Mundu askoren nahas-mahasa dela esan genezake eta bertan paper garrantzitsua du txistuak. Fermin Muguruzak sortutako kantan Peio Duhalde txistulariak parte hartu du grabaketan eta  Idoia Jimenez Ibarra txistulari laudiarrak, berriz, bideoklipan. Trap, dancehall eta hip-hop doinuak eta euskal tradiziokoak nahasten dira abestian. Kukai dantza taldeko kideek ere [...]

By | November 30th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Txistua eta… korrika!

[BIDEOA] Mendi Altuan

Ordago Folk taldeak lan berria aurkezten du aurtengo Durangoko Azokan: 2DAIA izenekoa. Honatx disko horretatik Mendi Altuan kantarekin sarean jarri duten bideoa. Kanta Joan Perez Lazarragaren eskuizkributik jasotako hitzek osatzen dute. Lazarragaren eskuizkribua XVI. mendeko euskarazko testu bakanetakoa da. Musika, berriz, Ordagoko kide Jose Antonio Fernandez Ramirezek sortua da. Taldearen lan berriari buruz gehiago jakiteko irakurri [...]

By | November 29th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Mendi Altuan

Xexili Deuna ospatzen eta Baionako elkarretaratzean izan ziren Hernaniko txistulariak

Argazkiak: Goizetik Txistu Banda Hernaniko Goizetik Txistu bandako kideek kontzertu ibiltaria antolatu zuten azaroaren 17an Ttarla dantza taldearekin batera Xexili Deuna ospatzeko. Hainbat txistulari eta bi tronpeta jole izan zituzten lagun Hernanin (Gipuzkoa) egindako saioan. Hilak 24an berriz, Baionara jaon ziren Goizetik taldeko kideak, bertako Txistu Elkarretaratzean parte hartzeko. Txistuarekin batera hernaniarrek gaztetasuna eraman zuten Baionako [...]

By | November 29th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on Xexili Deuna ospatzen eta Baionako elkarretaratzean izan ziren Hernaniko txistulariak

[ARGAZKI GALERIA] Luis Udakiolari omenaldia (II)

Argazkiak: Juantxo Egaña Azaroak 18an Donostian, EHTEk zilarrezko domina eskaini zion Luis Udakiolari zenari. Omenaldia, kontzertu batekin borobildu zen. Hemen dakarzkigu eguneko argazkiak. Gehiago jakiteko irakurri berri hau. Argazki gehiago hemen.          

By | November 28th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on [ARGAZKI GALERIA] Luis Udakiolari omenaldia (II)

Disko berria aurkeztuko du Ordago Folk taldeak Durangoko Azokan

2DAIAN izeneko lan berria kaleratuko du Ordago Folk talde arabarrak Durangoko Azokarako. Jose Luis Cantabrana txistulariaren taldeak autoekoizpenera jo du beren bigarren diskoa argitaratzeko. Abenduaren 7an zuzenean joko dute Ahotsenean. Zuiako (Araba) folk taldea da Ordago, zeina 2014an sortu baitzuten musika tradizionala, sorkuntza eta ikerketa osagai izanik. Jose Luis Cantabranak txistua eta ahotsa ematen die [...]

By | November 27th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on Disko berria aurkeztuko du Ordago Folk taldeak Durangoko Azokan

[ZOZKETA] Txistuka Bilduma

Gasteizko Udal Folklore Akademiak argitaratutako kanta bilduma da Txistuka, hiru liburukiz osatutako ikas materiala, hastapenetako ikasleentzat aproposa. Udal Folklore akademiatik 3 sorta eman dizkigute gure irakurleen artean zotz egiteko. Hiru liburuki 80tik gora kanturen partiturarekin fa-ko txisturako eta do-ko musikatresnetarako, kantak entzuteko CDak Play along formatuan eta CD multimedia bat audio eta partitura guztiekin (txistu, [...]

By | November 26th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on [ZOZKETA] Txistuka Bilduma

[ARGAZKI GALERIA] Luis Udakiolari omenaldia I

Argazkiak: Juantxo Egaña Azaroak 18an Donostian, EHTEk zilarrezko domina eskaini zion Luis Udakiolari zenari. Omenaldia, kontzertu batekin borobildu zen.Hemen dakarzkigu eguneko argazkiak. Gehiago jakiteko irakurri berri hau.   Argazkiak: Juantxo Egaña  

By | November 23rd, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on [ARGAZKI GALERIA] Luis Udakiolari omenaldia I