[BIDEOA] Carlos Peñaranda Zarrantzen Batu-k 4 urte bete ditu

Txistu musikaren arloan, bideoklipak ez dira ugari, eta hara non, hilabete honetan, lau urte betetzen dituen hona dakargun bideoak. 2014an Carlos Peñaranda Zarrantz txistulariak Neu izeneko diskoa argitaratu zuen. Bertan, Batu kanta jaso zuen, eta azaroan bertan, bideoklip eder hau jarri zuen sarean. Efemeridea nahikoa aitzakia iruditu zaigu, irudioz eta musikaz berriro gozatzeko: