José María González Bastida
Zuzendari eta konpositore. 1908an jaio zen Bergaran (Gipuzkoa). 1997ko irailaren 27an, Donostian, zendu zen.
Lehiaketa baten bitartez, 1944an, Gasteizko Udal Bandaren zuzendari bilakatu zen; debuta egin zuen zuzendari bezala urte berean; beste egileen lanak jotzeaz gain, bere Euskal Suitea “Sol”-en zuzendu zuen. Donostiako Easo abesbatzaren zuzendaria izan zen, baita Irun, Hernani eta Zumaiako musika banden zuzendari ere. Arabako hiriburuko Kontserbatorioko armoniako irakaslea izan zen. 1958rako, Gonzalez bastidak jada honako lan hauek eginak zeuzkan: Triptico Vasco (lehenengo emanaldia Donostian izan zen, 1958ko maiatzan Donostiako Udal Kontserbatorioko Orkestra sinfonikoak eskainia bera zuzendaria izanik); Iñigo de Loyola, abesbatzarako poema sinfonikoa (Arantzazuko Lehiaketan saritua); Miserere me Deus (In memoriam Pio XII. Aita Santua), abesbatzak eta orkestrarako; Aita San Juanen bespera eta Gabon gabean (abesbatzarako lanak), eta abar. “Homenaje pianístico a la memoria de Juan Crisóstomo de Arriaga” lanean parte hartu zuen honako pieza honekin: Pequeña Balada, en “Do” sostenido mayor; esan genezake , Nokturnoa edo Inprobisazioa dela. Arriagaren Los esclavos felices opera lanaren xehetasun eder batean oinarritzen da. Egileak berak dioenez, zera omen da “un momento al piano, con el pensamiento puesto en Arriaga”. 1967an Bilbon eman zuen ezagutzera berak konposatutako Misa Vasca lana. Arte munduan izugarrizko eragina izan zuen, konposizioa guztiz originala zelako eta berau antzezteko behar ziren interprete kopurua zela eta -orkestra, abeslari bakarlariak, koruak, txistulari taldeak, euskal dantzariak eta bertsolaria-. Hogei urte baino gehiago eman ditu Euskal Herriko Txistularien elkarteko musika zuzendari bezala eta 1982an elkartearen Urrezko Domina jaso zuen.