Eibarko IV. Txistu Eguna

Usartza Txistulari taldeak antolatuta, Eibarko IV. Txistu eguna ospatuko da heldu den apirilaren 27an. Azkenengo urte hauetan egin duten bezala, larunbatean Eibarko auzoak eta kaleak txistuaren musikarekin beteko dituzte. Usartzarekin batera Elgoibar, Ermua, Deba, Ondarru eta Bilboko txistulariak ariko dira; guztira 50 bat txistulari.

Portugaleteko IX. Txistulari Eguna

Portugaleteko Txistu Zaleak-ek antolatutako Txistulari Egunaren edizio berri honetan Portugaleteko Udalaren Txistulari Banda berregitea eskatuko da.

Eibarko III. Txistu Eguna

San Juan jaixak bertan dituzte eibartarrek eta inguruko herrietako hainbat txistularirekin batera Eibarko auzo ezberdinetako kaleak txistu doinuekin betetzeko asmoa dute.

Txistu Eguna

Euskal Herriko Txistulari Elkartearen zuzendaritza batzordeak elkarteko bazkideak aurtengo Txistu Egunera eta bertan ospatuko den Batzar Orokor Arruntera gonbidatu ditu.