Gasteizko Txistu Kontzertu Nagusia

Gasteizko Andre Maria Zuriaren festen egitarauaren barruan Udal Folklore Akademiak deituta Euskal Herriko bazter guztietatik joandako txistulariek kontzertua emango dute.

Hebenko ta hanko

Hebentik kultur elkarte mauletarrak antolatuta Zuberoako eta Nafarroako musikari eta dantzariak elkartuko dira Gameren.

Oiartzungo 48. Kontzertu Herrikoia

Lartaun txistulari taldeak deituta, Oiartzun eta bere inguruko herrietako txistulariak herriko dantzarien laguntzarekin kontzertua emango dute udaletxeko arkupean.

Txistularien XXV. Kontzertua

Amorebieta-Etxanoko festen barruan Udazken txistu taldeak txistularien kontzertua antolatu du. Aurtengo artista gonbidatua Gatibu talde gernikarra da.

Madalen aurreko XVIII. Txistulari Kontzertua

Urtero egin ohi den Madalen aurreko txistulari kontzertuan Alaitz Telletxea Tolosa eta Maider Zabalegi Galardi, Alaitz eta Maider bikote oiartzuarra, izango dira artista gonbidatuak.

Kontzertua: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea

Donostiako Udalaren txistulari taldeak euskal txistularien tradiziozko doinuekin osaturiko kontzertua eskainiko du. Gipuzkoako patroiaren eguna izanik ibilbide musikala proposatuko du taldeak Gipuzkoako txoko ezberdinetako musikaren bitartez.