Errenteriako Udal Txistulari Taldea San Juan bezperan

San Juan bezperako gau majiko eta ohiturari jarraituaz, Errenteriako Udal Txistulariek Soka dantza joko diete Herri Arte eskolako dantza ikasleei arratsaldeko 19:00etatik aurrera Herriko enparantzan eta 20:00etatik aurrera Pontika auzoan.

Kontzertua: Usartza Txistulari Taldea

Usartza Txistulari taldearen udaberriko lehenengo kontzertua igande honetan izango da. Joko dituzten piezen artean doinu herrikoiak, dantza doinuak eta 1928 urteko Bilboko txistulari banden lehiaketan derrrigorrezkoa izan zen obra daude.