- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Azaroak 18 Donostian, Luis Udakiola zenari omenaldia eta zilarrezko domina eskaintzeko ekitaldiak izango dira Udaletxeko Areto Nagusian.
Luis Udakiolari buruz gehiago jakiteko irakurri berri hauxe.
Egitaraua
8:45ean bilkura Konstituzio Plazan
9:00etan diana
10:30ean entsegua Udaletxeko Areto Nagusian
12:00etan kontzertua eta Luis Udakiolari zilarrezko domina eskaintzea
14:30ean bazkaria
Kontzertuko egitaraua
Orkestra
Adagio (re maiorreko suitea) Johann Sebastian Bach (1685-1750)
Txistulariak eta orkestra
Edate soñua José Gonzalo Zulaika Arregi, Aita Donostia (1886-1956)
Iñauteriko polka José Antonio Santesteban (1835-1906), bakarreko marinba jotzailea: Francisco J. Lera
Birigarroa Isidro Ansorena (1892-1975), bakarreko txistularia: Jose Ignazio Ansorena
Azkoitia suitea Jagoba Astiazaran (1986—): introito-sarabande-rondó
Abesbatza eta orkestra
Dieu, qu´il la fait bon regarder! Claude Debussy (1862-1918)
Ave verum Camille Saint-Saëns (1835-1921)
Tollite hostias Camille Saint-Saëns (1835-1921)
Txistulariak, abesbatza eta orkestra
Maitia nun zira? José Uruñuela (1891-1963)
Fandango Basque José Uruñuela (1891-1963)
Mendi aldera Isidro Ansorena (1892-1975)
Parte hartzaileak
Donostiako Udaleko Txistulari Taldea, zuzendaria Jose Ignazio Ansorena.
Santa Zezilia Korala, zuz. Kepa Martínez de Albéniz
Donostiako Orkestra Barrokoa, zuz. Sergio Zapirain
Goizaldi Dantza Taldea
Euskal Herriko Txistulari Elkartea
Oharrak
Entsegua azaroak 13an izango da, asteartea 20:00etan Donostiako Musika Eskolan (Atotxako Zelaia plaza, 3).Kontzertua orkestra eta koruekin batera izaki, bertan jo ahal izateko, bereziki da beharrezkoa entseatzea, eta beraz, ezinbestekoa azaroaren 13ko entsegura etortzea. Bertaratu ezin duten txistulariek parte har dezakete dianan eta ekitaldiaren haseran, baita bazkarian ere.
Janzkera: “ad libitum”. Bakoitzak nahi duen bezala, baina txukun, ekitaldi garrantzitsua da eta.Txistuak Fa tonuan eta silboteak Si bemolean.
Izena emateko, azaroaren 11 baino lehen EHTEn: 943 52 86 13 telefono zenbakian edo eta txistulari@txistulari.eus helbidera idatziz.
Kontzertuko partiturak behean dituzue pdf formatuan deskargatzeko, horretarako beharrezkoa da web-gunean erregistratuta egotea. Bazkaria Donostiako Gaztelubide elkartean izango da, 30€ko prezioarekin. Dirua EHTEk bankuan duen kontu korrontean sartu beharko da.