Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Luis Udakiolari zilarrezko domina eta omenaldia

2018 Urria 23 08:00 - 2018 Azaroa 18 15:30

Azaroak 18 Donostian, Luis Udakiola zenari omenaldia eta zilarrezko domina eskaintzeko ekitaldiak izango dira Udaletxeko Areto Nagusian.

Luis Udakiolari buruz gehiago jakiteko irakurri berri hauxe.

Egitaraua

8:45ean bilkura Konstituzio Plazan

9:00etan diana

10:30ean entsegua Udaletxeko Areto Nagusian

12:00etan kontzertua eta Luis Udakiolari zilarrezko domina eskaintzea

14:30ean bazkaria

Kontzertuko egitaraua

Orkestra

Adagio (re maiorreko suitea) Johann Sebastian Bach (1685-1750)

Txistulariak eta orkestra

Edate soñua José Gonzalo Zulaika Arregi, Aita Donostia (1886-1956)

Iñauteriko polka José Antonio Santesteban (1835-1906), bakarreko marinba jotzailea: Francisco J. Lera

Birigarroa Isidro Ansorena (1892-1975), bakarreko txistularia: Jose Ignazio Ansorena

Azkoitia suitea Jagoba Astiazaran (1986—): introito-sarabande-rondó

Abesbatza eta orkestra

Dieu, qu´il la fait bon regarder! Claude Debussy (1862-1918)

Ave verum Camille Saint-Saëns (1835-1921)

Tollite hostias Camille Saint-Saëns (1835-1921)

Txistulariak, abesbatza eta orkestra

Maitia nun zira? José Uruñuela (1891-1963)

Fandango Basque José Uruñuela (1891-1963)

Mendi aldera Isidro Ansorena (1892-1975)

Parte hartzaileak

Donostiako Udaleko Txistulari Taldea,  zuzendaria Jose Ignazio Ansorena.

Santa Zezilia Korala, zuz. Kepa Martínez de Albéniz

Donostiako Orkestra Barrokoa, zuz. Sergio Zapirain

Goizaldi Dantza Taldea

Euskal Herriko Txistulari Elkartea

Oharrak

Entsegua azaroak 13an izango da, asteartea 20:00etan Donostiako Musika Eskolan (Atotxako Zelaia plaza, 3).Kontzertua orkestra eta koruekin batera izaki, bertan jo ahal izateko, bereziki da beharrezkoa entseatzea, eta beraz, ezinbestekoa azaroaren 13ko entsegura etortzea. Bertaratu ezin duten txistulariek parte har dezakete dianan eta ekitaldiaren haseran, baita bazkarian ere.
Janzkera: “ad libitum”. Bakoitzak nahi duen bezala, baina txukun, ekitaldi garrantzitsua da eta.Txistuak Fa tonuan eta silboteak Si bemolean.

Izena emateko, azaroaren 11 baino lehen EHTEn: 943 52 86 13 telefono zenbakian edo eta txistulari@txistulari.eus helbidera idatziz.

Kontzertuko partiturak behean dituzue pdf formatuan deskargatzeko, horretarako beharrezkoa da web-gunean erregistratuta egotea. Bazkaria Donostiako Gaztelubide elkartean izango da, 30€ko prezioarekin. Dirua EHTEk bankuan duen kontu korrontean sartu beharko da.

1.1961. Durangoko txistulari taldeen txapelketan, lehenengo saria irabazita. Ezkerretik eskuinera: Juan Antonio Arozena, Luis Udakiola, Patxo Martínez eta Alberto Urkijo.
Artxiboa PDF bertsioan deskargatu
Luis Udakiolari omenaldiko kontzerturako partiturak

Xehetasunak

Start:
2018 Urria 23 08:00
End:
2018 Azaroa 18 15:30