
- This event has passed.
Zallako Ibai Lorak Txistu Taldeak 50 urte
2021 Azaroa 20

Zallako herriak aurten badu zer ospatua, izan ere bertako Ibai Lorak Txistu Taldea sorturik 50 urte bete dira.
Horren harira, lehengo urriaren 3an txistu kontzertua eman zuten Bizkaiko txistulariek beste musikari batzuekin batera Zalla zine-antzokian.
Eta ospakizunekin jarraitzeko, azaroaren 20rako egitarau berezia antolatu dute.
Taldea sortu zenetik beraien artetik pasatako txistulari guztiak gonbidatu dituzte elkarrekin kalejira egiteko asmoz. Horren ondoren bazkaria egingo dute eta taldea sortu zuten 4 kideak omenduko dituzte.