
- This event has passed.
Txistularien elkarretaratzea Nafarroa Oinezen
2019 Urria 20 10:00 - 14:00

Urriaren 20an Tuteran (Nafarroa), txistulari elkarretaratzea Nafarroa Oinez jaiaren baitan Mugarik Gabeko Txuntxuneroek deituta.
Txistulariak goizeko 10etan elkartzeko deialdia egin dute MGTko kideek. Topagunea 3.guneko txosna izango da. Ibilbideari 10:30ean ekingo diote kalejiran. Ordu bete geroago, 11:30ean, geldialdia egingo dute ogitartekoa eta edari bana hartzeko, antolakuntzaren kontura. Indarberrituta txistu eta danbolinak astintzeari berrekingo diote. Emanaldiari amaiera eguerdiko ordu bietan emango diote.
Informazio guztia albiste honetan.