Euskal Herriko Txistulari Elkartea
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Txistua, umorez

2019 Maiatza 30 20:00 - 20:40

Maiatzaren 30ean, Donostiako Udaletxe zaharreko kriptan (sarrera San Jeronimo kaletik) Umorezko Kontzertua eskainiko du Donostiako Udalaren Txistu taldeak 19:00ean.

Kontzertu hauen helburua txistularien historia, lana eta errepertorioa ezagutaraztea publiko orokorrari instrumenturako idatziriko pieza labur ezberdinen eta umorearen bitartez. Bertan, txistua bere alor ezberdinetan entzun eta ikusteko aukera izango da –bakarka, duoan, banda tradizionalean, eta abar- 35 minutu iraungo dituen saio atsegin eta laburrean.

Donostiako Udal Txistu taldeak ostegunero eskainiko du horrelako emanaldi bat maiatza eta ekainean.

Diptikoa.

Xehetasunak

Data:
2019 Maiatza 30
Ordua:
20:00 - 20:40