
- This event has passed.
Txistu Jardunaldiak Urduñan
2018 Iraila 21 19:00 - 21:30

Urduña (Bizkaia) hiriko Getxa-Goi txistulari taldeak Txistu Jardunaldiak burutuko ditu irailaren 20tik 23 bitartean. Horrekin bat, Nerbioi Arroko Txistu Topaketa ospatuko dute lehen aldiz.
Erakusketa: Hiru zuloko flautaren garapena Euskal Herrian izenburupean, ordutegi hau izango du: irailak 21ean 18:30etatik 20:30era.
Arratsaldeko 7etan, berriz, Sabin Bikandiren hitzaldi-tailerra eskeiniko dute, Txistulari ala Danbolinteru izenburupean. Ondoren, kalejira Getxa-Goi txistu taldearen eskutik.
Zehaztasun guztiak hemen.