Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Txistu entzunaldia: Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa

Apirila 24 19:30 - 20:30

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko (CSMN) Txistu Gelatik gonbidapen adeitsua luzatzen dute apirilean izango den Udaberriko Kontzertuen denboraldira gerturatzeko. Ekitaldi honek aukera paregabea eskaintzen du askotariko errepertorioaz gozatzeko. Hainbat musika estilo formazio ezberdinetan jotzen entzungo da txistua: bakarrik, txistu duo eta piano bikoteetatik hasita, Txistularien Banda Tradizional handikiraino.

Egun honetako kontzertuan Caleidoscopio Sonoro: Un Viaje Musical con el Txistu errepertorioa aurkeztuko da. Errepertorio horrek hainbat estilo biltzen ditu, besteak beste, egile hauen lanak daude egitarauan: D. Bigaglia, W. Bloch, Onraita, S. Bikandi, H. Extremiana, J. Lecumberri, Luc, I. Lezaun eta M. Calvo.

Programan txisturako hiru obra estreinatu dira:

  • Kristal: txistu eta danbolinerako fantasia, Inar Lezaunek konposatua.
  • Erriberriko Gazteluan: Lezaunek sortutako txistu-bikoterako obra.
  • Jostetan: Txistuen Bandaren formaziorako, Parisen bizi den Mario Calvo konpositore gaztearen sorkuntza.

Xehetasunak

Data:
Apirila 24
Ordua:
19:30 - 20:30
Event Tags:
,

Lekua

Gelbenzu aretoa (Iruña)
Antonio Perez Goyena pasealekua, 1
Iruñea, Nafarroa 31008 Spain
+ Google Map