
- This event has passed.
Telebista: Donostiako kontserbatorioko musika orkestra – Txistuari omenaldia
2022 Ekaina 18 21:00 - 22:00

Joan den maiatzaren 27an Donostiako Francisco Escudero ertain mailako musika kontserbatorioak omenaldia egin zion txistuari Tolosako Leidor antzokian. Estilo ezberdineko hamaika obra jo zituzten eta gure soinu-tresna, txistua alegia, bakarlari aritu zen uneoro orkestrarekin batera.
Oraingoan egun horretan Euskal Telebistak jaso zituen irudiak emango dituzte ETB1 kateko Oholtzan saioan.