Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Sarriegiren heriotzaren urteurrena

Apirila 23

Apirilaren 23an hil zen Raimundo Sarriegi konpositorea, 1913an, orain 111 urte. Horregatik, egun horretan, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak musikariaren monumentuaren aurrean kokatu eta haren obra hainbat joz oroimenezko ekitaldia eskainiko du.

Apirilaren 23a Liburuaren nazioarteko eguna ere bada. Hori tarteko, eguna hasteko, diana joko du txistulari taldeak Gipuzkoa Plazaren inguruan. Ondoren, 10etan, omenaldia gauzatuko da. Bretxako merkatariak hurbilduko dira lore sorta Sarriegiren oinetan jartzera eta dantzari talde batek egileak idatzitako Ohorezko kontrapasa egingo diote. Emankizunean entzungo dira: Comparsa de Caballería de Viejas, Alkate soinua, Ohorezko Kontrapasa eta Donostiako Martxa, azken hau bertaratzen direnei kantatzeko eskatu zaie.

Xehetasunak

Data:
Apirila 23
Event Tags:
,

Lekua

Donostia