Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Nerbioi Arroko Txistularien Topaketa

2018 Iraila 23 10:30 - 20:30

Urduña (Bizkaia) hiriko Getxa-Goi txistulari taldeak Txistu Jardunaldiak burutuko ditu irailaren 20tik 23 bitartean. Horrekin bat, Nerbioi Arroko Txistu Topaketa ospatuko dute lehen aldiz.

Erakusketa: Hiru zuloko flautaren garapena Euskal Herrian izenburupean, ordutegi hau izango du: irailak 23an 11etatik 14etara.

Gainera Nerbioi Arrokoko lehenengo Txistu Topaketa ospatuko dute igandean baita. 10:30ean txistularien elkarretaratzea izango da tren geltokian. Ordu bete geroago, Antiguako Santutegian elkarteko batzarraren 90. urteurrena gogoratzeko ekitaldiaren unea etorriko da. Hamaiketakoaren ostean, txistulariak Foru plazaraino jeitsiko dira kalejiran, bertan txistu emanaldia ekeiniko dutelarik 13:00etan.

Anai arteko bazkariaren ostean, jaiak arratsaldez izango du segida, Getxa-Goik erromeria emango baitu Foru plazan 19:00etatik aurrera. Horrela bukatutzat emango dira jardunaldiok eta topaketa, etorkizunean jarraipena izango duelakoan.

Zehaztasun guztiak hemen.

Xehetasunak

Data:
2018 Iraila 23
Ordua:
10:30 - 20:30