Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Musikaren koloreak: menu anitzeko kontzertua, txistua ardatz

2018 Abuztua 4 22:00 - 23:30

Abuztuak 4, Otsagin (Nafarroa) 22:00ean Musikaren Koloreak emanaldi berezia, hainbat musikariren parte hartzearekin: Iker Alvarez, Izaskun Andueza, Edurne Errea, Xabier Olazabal, Beñat Artze, David Delgado, Iñigo Goldarazena eta Maria Villanueva.

“Begiak ixten badituzue musika entzun bitartean, erraza da zure burua koloreetara eramaten uztea. Sentikortasuna ageri-agerian. Txistuek, eskusoinuak, ahotsak, pianoak, kontrabaxuak eta gitarrak osatutako familia horren kontzertuan, kolore guztietako musika eskaintzen da.

Musika klasikoa, barrokoa, tradizionala, zelta eta fusioa. Txistua eta pianoa; txistua, silbotea eta eskusoinua. Txistua, bateria, kontrabaxua eta ahotsa… Kontzertu horretan, instrumentuen zenbait taldekatze egiten dira, eta harrituta uzten gaituen eskaintza bat lortzen dute. Txistua gainerako instrumentuekin senidetua, baina obra guztien protagonista. Musikaren Koloreez oso erraza da disfrutatzea”.

Xehetasunak

Data:
2018 Abuztua 4
Ordua:
22:00 - 23:30