Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Musikaren Koloreak Lesakan

2018 Urria 13 18:30 - 20:00

Urriak 13an Musikaren Koloreak emanaldia emango dute Lesakako (Nafarroa) kultur etxean 18:30ean.

Kontzertu honek eszenografia zaindua, musika tresna konbinazio ezberdinak eta estilo aniztasuna darabil gure musika tresnaren aukera ezberdinak azalarazteko. Ikusgarria horrela azaltzen dute egileek:

“Begiak ixten badituzue musika entzun bitartean, erraza da zure burua koloreetara eramaten uztea. Sentikortasuna ageri-agerian. Txistuek, eskusoinuak, ahotsak, pianoak, kontrabaxuak eta gitarrak osatutako familia horren kontzertuan, kolore guztietako musika eskaintzen da.

Musika klasikoa, barrokoa, tradizionala, zelta eta fusioa. Txistua eta pianoa; txistua, silbotea eta eskusoinua. Txistua, bateria, kontrabaxua eta ahotsa… Kontzertu horretan, instrumentuen zenbait taldekatze egiten dira, eta harrituta uzten gaituen eskaintza bat lortzen dute. Txistua gainerako instrumentuekin senidetua, baina obra guztien protagonista. Musikaren Koloreez oso erraza da disfrutatzea”.

Xehetasunak

Data:
2018 Urria 13
Ordua:
18:30 - 20:00