- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
UDABERRIKO KONTZERTUA
Kontzertu honetan Eibarko bi tronpa joleren kolaborazio berezia izango dute Usartzako txistulariek. Rodolfo Epelde eta Iñaki Orbegozo tronparekin arituko dira.
Iñaki Orbegozo Usartza Txistulari Taldeko kidea izateaz aparte, Eibarko Cielito musika bandan tronpa jolea ere bada eta hainbat musika eskoletan tronpa irakaslea izan da.
Bestalde, Rodolfo Epelde Eibarren jaio zen eta tronpa ikasketak Donostian eta Madrilen egin ondoren Alemanian (Hamburgo) eta Frantzian osatu zituen. Gaur egun hainbat orkestrako maisua da eta Orquesta Nacional de España-ko tronpa bakarlaria da. Horretaz gain Orquesta de Cadaques-en jotzen du. Rodolfo Epelde Eibarrera etortzen denean Cielito musika bandarekin jo ohi du eta igandean Usartza Txistulari taldekoekin arituko da.
Kontzertuaren egitaraua mota ezberdinetako doinuez osatuta dago eta berezitasun bezela Alpeetako adar bat joko du Rodolfo Epeldek. Alpeetako adarra edo tronpa Suizako aintzinako tronpa luze bat da. Tronpa honen luzeera 1,5 eta 3,60 metro artekoa izaten da.
EGITARAUA
Minueto Raimundo Sarriegi
Lorailla (Alborada/Diana) Demetrio Iriarte
Alpeetako Oroimena Josef Labitsky
Zubieta Tomas Garbizu
Fandango 1896 P. Onraita
Zirkoren Sonatatxoa Mold.: J. I. Ansorena
Amaiur (Alborada) Joaquin Iruretagoyena
Gernika (Marcha fúnebre vasca) Pablo Sorozabal
Hirugarren kalez kale (Marcha de Deba) Pablo Sorozabal
PARTAIDEAK
Usartza Txistulari Taldea
Tronpa joleak: Rodolfo Epelde eta Iñaki Orbegozo