Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: Txistua XXI. mendean

2022 Abendua 10 19:30 - 21:00

Durangoko Silboberri elkarteak azken urteetan data hauen bueltan antolatu ohi duen kontzertua Jesuitak Ikastetxeko Arrupe aretoan izango da.

Kontzertuaren izenak txistua bera XXI. mendean kokatzen du eta garai berrietako obrak nagusi izaten dira bertan. Aurten, esate baterako, bi obra berri estreinatuko dira. Batetik, Mercedes Zavala konpositore madrildarraren Bizpahiru ez bai, txistu eta akordeoirako sortua, eta bestetik Urtzi Iraizozen Lehen laukotea, hau bi txistu, silbote eta txistu baxurako sortua.

Egitarauak txistu eta akordeoi bikoteen obrak eta perkusio eta hirukotearenak tartekatzen ditu.

Emanaldian parte hartuko duten txistulariak Aitor Amilibia, Aitor Urquiza, Aritz Labrador, Maite Sagastibeltza, Oskar Ovejero, Iker Sagalá, Aitor Álvarez eta Leire Retegi izango dira. Akordeoia jotzen Josean Hontoria eta Garazi Navas ariko dira eta perkusion Luis Diego Redondo.

Sarrera doakoa da.

Xehetasunak

Data:
2022 Abendua 10
Ordua:
19:30 - 21:00
Event Tags:
,

Lekua

San Jose Jesuitak ikastetxea (Durango)
Kurutziaga kalea, 1
Durango, Bizkaia 48200 Spain
+ Google Map