Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: San Sebastian aurreko kontzertua

Urtarrila 14 12:00 - 13:00

·Donostiako Udalaren txistulari taldeak, kolaboratzailez lagunduta, San Sebastian egunaren iragarpen kontzertua eskainiko du datorren igandean.

·Kontzertua Donostiako Antzoki Zaharrean izango da 12:00etan eta gonbidapena beharko da sartzeko. Horiek doan eskuratzeko aukera izango da urtarrilaren 10etik aurrera, asteazkena,  Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia antzokiko leihatiletan 11:30etan (gehienez bi sarrera pertsonako).

·Kontzertua Donostiako Udalaren YouTubeko kanalean zuzenean ikusteko aukera ere izango da.

Datorren igandean, urtarrilak 14, 12:00etan abiatuta, Donostiako Udalaren Txistulari taldeak -eta Donostia zein inguruko txistulariek- San Sebastian aurreko kontzertu berezia eskainiko du. Bertan izango dira, txistulariez gain, Donostiarrak Abesbatza, Donostiarra Metal Boskotea, Amets Olaizola eta Iker Casares abeslariak, Gero Axular dantza taldea edota Kresala elkarteko haur danborrada.

Kontzertuak, Donostia ardatz hartuta, hainbat pertsonaia eta ospakizun esanguratsu izango ditu gogoan; esaterako: Juan Ignazio Iztuetaren Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia liburuaren argitalpenaren 200. urteurrena edota Gero Axular dantza taldea. Ekitaldia Donostiako Antzoki Zaharrean ospatuko da eta bertaratu ahal izateko sarrera aurretik hartu beharko da. Horiek, urtarrilaren 10ean jarriko dira eskuragarri Antzoki Zaharreko zein Victoria Eugenia antzokiko leihatiletan 11:30ean (gehienez bi sarrera pertsonako).

Urtero-urtero txistulari taldeak eskaintzen duen kontzertu berezia Donosti zaharra pasodobleak abiatuko du aurten, Inozentzio Gaztelumendi musikariak sortua. Jarraian, Juan Ignazio Iztueta dantza-maisuak Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia idatzi zuenetik 200 urte igaro direla gogora ekarriko dute txistulariek. Ordiziarra gogoraraziz, halaber, 2023an Txinan euskal dantzak erakusten sekulako arrakasta izan duen Gero Axular dantza taldea izango da oholtzan.

Donostia maitasun, nostalgia edo umore eragile handia izan da urte luzez idazle zein musikarien artean. Askok eta askok adierazi dute lurraldearekiko euren sentimendu, irudi edo ikuspegia. Horien eredu, Amets Olaizola haur kantaria eta Iker Casares tenorea ariko dira kantuan programan. Eskainiko dituzte  Moro katua, Mando baten gainean, Asto kontuak, Euskal lurreko lore baratza eta Inauguración del ferrocarril del norte.

Umorea eta inauteri giroa uztartuz, amaitzeko, ohitura denez, danborrada doinuak ez dira faltako. Hiriaren egun handia iragarriz, Kresala, Vals de tamborrada eta Donostiako Martxa izango dira emanaldiko azken piezak.

Xehetasunak

Data:
Urtarrila 14
Ordua:
12:00 - 13:00
Event Tags:
,

Lekua

Antzoki Zaharra (Donostia)
Kale nagusia, 3
Donostia, Gipuzkoa 20003 Spain
+ Google Map