Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: Ibaiak

2022 Abuztua 5 20:30 - 21:30

Ibaiak da Iruñeko Txistularien 63. Alarderako hautatu duten proposamena. Aurreko urteetan bezala, Aitor Urquiza izango da ekitaldiko musika zuzendaria.

Interpretatu beharreko errepertorioak obra berriak izango ditu, honako hauek sortuak: Joaquín Lecumberri, Iñigo Casalí, Juan Cazcarra, Anne Pérez de Azpeitia, Xabier Zabala, Urtzi Iraizoz, Teresa Catalán eta José Ramón García.

Bakarne Atxukarro da testuaren eta gidoiaren egilea, Nafarroako Eska, Urederra, Ebro, Bidasoa, Irati, Arakil, Ega eta Arga ibaietan inspiratuta.

Nafarroako mapa bertikalean urratzen duten ibaiak, pasaeran historiaz betetako haranak sortuz.

Kultura ibaiadarretatik edaten duten ibaiak.

Mugak, sehaskak eta orbainak marrazten dituzten ibaiak.

Gure lurraren erraiak eta ertzak zulatzen dituzten ibaiak.

 

Navarra Live Music!

 

Nafarroako Gobernua

Xehetasunak

Data:
2022 Abuztua 5
Ordua:
20:30 - 21:30
Event Tags:

Lekua

Izaba
Izaba, Nafarroa 31417 Spain + Google Map