- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Donostiako Udalaren Txistulari Taldea nafar hiriburuan izango da, Nafarroako Musika Hiriko Fernando Remacha auditoriumean, Nafarroako Goi Mailako Musika Konterbatorioko eta Iruñeako Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko txistu ikasleekin kontzertua ematen.
Bi erakunde hauen arteko hitzarmenari esker, Donostiako Udalaren Txistulari Taldea eta Goi Mailako zein Profesionaleko Musika kontserbatorioetako txistu ikasleen Kontzertuaren XVII. Edizioa izango da.
Hitzarmenaren helburuetariko bat txistu ikasleak musikari profesionalen ihardueretara hurbiltzea da. Helburu hau nolabait betetzen dela esan daiteke, ikasleek talde honek antolatutako zenbait kontzertutan parte hartzen baitute.
Programa Lizarrako Hilario Olazaran kaputxinoari (1894-1973) eskainia dago. Aita Hilario, musikari eta txistularia, txisturako hainbat lanen eta hura ikasteko metodoen egilea izan zen. Bere heriotzaren 50.urteurrenean kontzertu honetan presente egongo da.
EGITARAUA
Hainbat dantza doinu Alejandro Olazaran Aita Hilario (1894-1973)
Argi-Ultzama-Errexa-Gora
Alos Ignazio Ansorena Miranda (1923-2015)*
Lesaka Urtzi Iraizoz (1983-)
Eguberria Alejandro Olazaran Aita Hilario (1894-1973)*
Harkaitzetan Alejandro Olazaran Aita Hilario (1894-1973)*
Edurne (suitea) Alejandro Olazaran Aita Hilario (1894-1973)*
Bakarrekoak: Inar Lezaun, Yaiza González eta Uxue Ardanaz
Txoriak Alejandro Olazaran Aita Hilario (1894-1973)*
Urretxindorra-Zozoa-Txantxangorria-Kukua
*Egokitzapena: Jose Ignazio Ansorena