Euskal Herriko Txistulari Elkartea
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea eta Santa Cecilia Abesbatza

Azaroa 20 12:00 - 13:00

Donostiako Udalaren txistulari taldeak eta Santa Cecilia Abesbatzak bat egingo dute, beste urte batez, musikarien patroiaren ospakizun kontzertua ospatzeko.

Ekitaldia, datorren azaroaren 20an, igandean izango da 12:00etatik aurrera Donostiako Udalbatza Aretoan.

Santa Zezilia musikarien patroiaren ospakizunak urtero piztu ohi ditu ospakizun eta kontzertu ugari azaroaren 22aren inguruan. Aurtengoan ere, beste urte batez, Donostiako Udalaren txistulari taldeak eta Santa Cecilia Abesbatzak kontzertua eskainiko dute azaroaren 22ko ospakizunaren pregoi gisan.

Kontzertua, datorren igandean, azaroak 20, ospatuko da Donostiako Udaletxeko Udalbatza aretoan 12etatik aurrera. Bertaratzeko ez da sarrerarik beharko.

Kontzertuan bi taldeak bakarka zein elkarrekin entzuteko aukera izango da errepertorio anitzez osaturiko programa eskainiko dutelarik. Txistulariek emango diote hasiera emanaldiari Bonifazio Laskurainek Santa Zeziliari eskainiriko kalejirarekin, jarraian, Musika kutxa, Zirkus eta Iduriak lanak eskainiko dituz. Iduriak lanaren interpretazioarekin, gainera, José Mª González Bastida musikari bergararraren heriotzaren hogeita bosgarren urteurrena ekarriko dute gogora. Kontzertuaren lehen atal honetan, Udaleko txistulariek inguruko herrietako zein Donostiako Musika Eskolako txistu ikasleak lagun izango dituzte.

Santa Cecilia Abesbatzaren txanda izango da ondoren. Askotariko errepertorioak osatuko du horien atala, bigarrena. Laida Otaduy zuzendari Donostiarraren agindupean Swinging intrada, Evening rise, And so, it goes, Ubi Caritas, Cantate domino eta Oi, zer plazerra! lanak eskainiko ditu bakarka ahots taldeak.

Kontzertuaren azken atala bi taldeek elkarrekin eskainiko dute González Bastidaren Saratarra piezarekin hasiz. Jarraian, Aritz adarrean eta Kattalin kantuekin Julen Ezkurrak osaturiko bikoa izango da entzungai. !Ay, tierra vasca! Pablo Sorozabalen doinua da hurrena programan; egilearen jaiotzatik ehun eta hogeita bost urte ospatu diren honetan. Eta, musikarien patroiari eskainiriko kontzertua amaitzeko, Kantuz Alexander Lesbordesen doinua eskainiko dute musikari guztiek elkarrekin.

Kontzertuaren egunean bertan, iganderoko ohitura mantenduz, txistulariek Donostiako erdiguneko kaleetan diana eskainiko dute, 9etan hasita, Santa Zezilia doinu joz.

 

Santa Cecilia Abesbatza

Xehetasunak

Data:
Azaroa 20
Ordua:
12:00 - 13:00
Event Tags:

Lekua

Udaletxeko Udalbatza Aretoa (Donostia)
Alderdi Eder parkea
Donostia, Gipuzkoa 20003 Spain
+ Google Map