Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: Donostiako kontserbatorioko musika orkestra – Txistuari omenaldia

2022 Maiatza 27 20:30 - 21:30

Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioak omenaldia egingo dio Txistuari 2021-2022 ikasturte amaierako kontzertuan.

Ekitaldi berezia izango da, alde batetik, ikasturteari itxiera emango zaiolako, eta bestetik, txistuak uneoro bakarlari gisa joko duelako orkestraren aurrean.

Honetarako, hainbat obra sortu edo orkestratu dira, berriak gehienak, kontzertu honetan lehen aldiz entzun ahal izango direnak. Estilo ezberdineko bederatzi obra izango dira entzungai eta, guztiotan, txistuaren eta orkestrako soinu-tresnen partaidetzaz gain, haur koroa, gitarra, harpa, abeslariak eta beste solista asko ikus-entzun ahal izango dira.

Kontserbatorio guztiak parte hartuko du emanaldian.

  • IHAUTERI SOINUA Garikoitz Mendizabal, txistulari ospetsuak Txistu Symphonic diskoan grabatutako doinua da.
  • IRUTEN ARI NUZU eta ATZO TTUN-TTUN Txistulari eta Soprano bakarlarientzat eginak. Euskal Herriko Orkestra Sinfonikoak Gutizia izeneko diskoan grabatuak aurten.
  • BI NOTEKIN JOLASEAN eta LAU NOTEKIN DANTZAN Ikasle hasiberrientzat, bi notekin gozatu eta gauza gutxirekin musika egin ahal dela ohartzeko egina.
  • BASAJAUN (Fantasia) Txistuaren sorkuntzari buruzko ipuina da. Gure mitologiaren pertsonaia da Basajaun eta basoaren kontrola galtzen du Lamiaz maitemintzen denean. Txistuaren bitartez galdutako agintea berreskuratuko du, baita Lamiaren maitasuna ere.
  • LOTARA Seaska kanta da. Bi txistulari eta bi soprano bakarlarirentzat (ama eta amona).
  • URDAIBAI Urdaibaiko egunsentia deskribatzen da, txorien kantak eguzkiaren lehenengo printzekin. Txistulari bakarlariak txori baten kantaren txioetan murgilduko gaitu.
  • TTUN-KURRUN-KU-TTUN Haurrentzako hitz jolasa da. Musika rock & rol jostagarri baten modura jorratu da haur koro batek txistulariekin batera abes dezan.

Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta ticket.kutxabank.es

Xehetasunak

Data:
2022 Maiatza 27
Ordua:
20:30 - 21:30
Event Tags:

Lekua

Leidor antzokia (Tolosa)
San Frantzisko Ibilbidea, 6
Tolosa, Gipuzkoa 20400 Spain
+ Google Map