Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: Bilboko Udal Txistulari Banda

2023 Apirila 3 19:00 - 20:00

ARNASAK

Euskaldunon tradizioan beti izan da kantarako zaletasuna. Kantatzeko aukera zabalduko digute oraingoan ere Bilboko txistulariek hiru musikariren laguntza apartarekin: Iñar Sastre piano-jole eta inprobisatzailea arduratuko da pianoa jotzeaz gain moldaketak egiteaz eta horrez gain Gorka Eskaurizaren baxuaren laguntzarekin. Abeslari berriz aurten, Ainara Ortega Barrenetxea, 20 urtetik gora daramatza eskenatokietan, aurrenik biolin ikasketak amaitu bazituen ere bere instrumentua ahotsa dela konturatu eta Musikene Goi Mailako kontserbatorioan Jazz Musikan espezializatu zen, ikasketak ohorezko matrikulaz bukatuz. Abeslari gisa Mac Jeara’s Band dixieland taldean aritu ostean Iñaki Salvadorrekin batera “Te doy una canción” proiektua ipini zuten martxan. Zenbaezinak dira berarekin lan egin duten musikariak baita eskaini dituzten kontzertuak ere.


EGITARAUA

Nere herriko neskatxa maite – B. Lertxundi / Mold.: X. Otaolea
Iturengo arotza – Herri-doinua / Mold.: J. Astiazaran
Martxa baten lehenengo notak – Herri-doinua / Mold.: J. I. Ansorena
Arratsalde honetan – Sorotan Bele / Mold.: Iñar Sastre
Onin – Ainara Ortega / Mold.: Iñar Sastre
Agure Zaharra – Gorka Knörr / Mold.: X. Otaolea
Ilargia – Ken 7 / Mold.: Iñar Sastre
Nirekin – Gozategi / Mold.: Iñar Sastre
Lurra – X. Amuriza eta M. Ducau / Mold.: J. L. Canal
Lau Teilatu – Itoiz / Mold.: X. Otaolea
Egunero – Hertzainak / Mold.: Iñar Sastre
Zurekin batera – En Tol Sarmiento / Mold.: G. Zabaleta
Agur Xuberoa – Herri-doinua / Mold.: Iñar Sastre


PARTAIDEAK

Zuzendaritza: Gorka Zabaleta

Bilboko Udal Txistulari Banda

Txistuak: Gorka Zabaleta eta Idoia Kareaga

Silboteak: Peio Irigoien eta Sabin Bikandi

Perkusioa: Asier Garcia

Lankidetza: Ainara Ortega Barrenetxea (ahotsa)

Iñar Sastre (pianoa), Gorka Eskauriaza (baxua)

Xehetasunak

Data:
2023 Apirila 3
Ordua:
19:00 - 20:00
Event Tags:
,

Lekua

Euskalduna Jauregia
Sorkunde Kalea, 8
Bilbo, Bizkaia 48006 Spain
+ Google Map