Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: Bilboko Udal Txistu Banda

2023 Urtarrila 25 19:00 - 20:00

HAIZE BIRAK

Euskalduna Jauregian, urtarrilaren 25ean, 19:00etan OB aretoan.  Bilboko Udal Txistu Banda. Zuzendaria: Gorka Zabaleta

Euskal dantzek Bilboko hirian izan duten bilakaeraren testigu paregabea da Beti Jai Alai dantza taldea. 1968 urtean sortu zenetik, Bilboko Basurto auzoan kokatua, euskal dantza, ohitura eta errituak ikertzera, gordetzera eta zabaltzera bideratu du bere egitekoa. Esaterako, Bilboko 4 estanpa irudikatu zituen bere 40.urtemuga ospatzeko: Bilboko noble eta handikien  jaiak  XVI. mendean, Corpus Christi jaiak XVII. eta XVIII. mendeetan, Bilboko Inauteriak XIX. eta XX. mendeetan eta Bilboko eta inguruetako erromeria eta aurreskuak.

Bilboko txistu bandarekin batera urte guzti horietako ibilbidea ikusgai izango dugu ekitaldi honetan. Gure uriko, eta orohar Bizkaiko, tradiziozko musika eta dantzako hainbat abagunez gozatzeko aukera paregabea. Txistu musikaz gain akordeoiaren doinuen laguntza izango dute Garazi Navas musikariaren laguntzarekin.


PARTAIDEAK

Txistuak: Gorka Zabaleta eta Idoia Kareaga

Silboteak: Peio Irigoien eta Sabin Bikandi

Perkusioa: Asier Garcia

Lankidetza: Beti Jai Alai dantza taldea

Garazi Navas (akordeoia)


EGITARAUA

Aurtzaka (kontrapasa) – Aitor Furundarena

Txakolin – Herri-doinua

Lekeitioko nesken aurreskua – Herri-doinua

Kaixarranka – Herri-doinua

Begoñako ezpata-dantza – Jose Luís Eguiluz

Kandelario – Herri-doinua

Erdi Arora Bidaia – Ezezaguna / mold.: Garazi Navas

Brehme – Gorka Hermosa / mold.: A. Furundarena

Begoñako soka-dantza – Herri-doinua

Bizkaian zehar / Porrue – Kepa Junkera / Herrikoia

Estudiante Tunante (biribilketa) – Victor Zubizarreta

Xarpota (ezpata-dantza) – Thierry Biscary / mold.: Garazi Navas

Pays Basque (fandangoa) – J. Pedeloy / mold.: A. Furundarena

Amaitzeko soinua(arin-arina) – I. Ansorena

Xehetasunak

Data:
2023 Urtarrila 25
Ordua:
19:00 - 20:00
Event Tags:
,

Lekua

Euskalduna Jauregia
Sorkunde Kalea, 8
Bilbo, Bizkaia 48006 Spain
+ Google Map