Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: Aldapeko basque latin jazz

2022 Maiatza 29 19:00 - 20:00

Imanol Iribarren (pianoa), Peio Irigoien (txistua, dultzaina, tronpeta), Asier Ardaiz (tronpeta), Alvaro Jarauta (tronboia), Iñigo Corao (tronboia), Eva Catalá (bateria), Patricia Mancheño (baxu elektrikoa)

Aldapeko Basque Latin Jazz euskal musika tradizionalak erritmo latinoekin eta jazz harmoniekin bat egiten duen proiektua da; bidaia musikal koloretsu eta erritmikoa, gure doinu ezagunenetako batzuk erritmo latinoekin uztartzen dituena, dena harmonia jazzistikoan.

Imanol Iribarrenek sortu zuen taldea 2019an, Rotterdameko Codarts University of the Arts-en egindako ikasketen ondorioz. 2021eko ekainean Iri Barrenetik diskoa kaleratu zuen, bertan ukitu latinoarekin apaindutako euskal doinuak dira nagusi. Beren kontzertuetan ugariak dira Jazzaren harmoniak eta inprobisazioak, horrek beren emanaldiei bizitasun handia, freskotasuna eta energia ematen die.

Sarrerak hemen eskura ditzakezu 😉

Animatu! Aldapeko etxe inguruan entzuteko izango dugun aukera bakanetako bat izango da eta!! 🌴🌴

Xehetasunak

Data:
2022 Maiatza 29
Ordua:
19:00 - 20:00
Event Tags:

Lekua

Amaia KZ (Irun)
Pio XII Plaza, 4
Irun, Gipuzkoa 20302
+ Google Map
View Lekua Website