Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kankinkabara txistu taldearen kontzertua Bermeoko Arrantzale museoan

2018 Maiatza 12 20:00 - 21:30

Kankinkabara txistu taldeak kontzertu berezia eskainiko du maiatzak 12 Bermeoko (Bizkaia) Arrantzale Museoan 20:00ean. Emanaldiak Itsasotik Itxosora izenburua darama.

Kankinkabara taldeko txistulariek, urtero antolatzen zuten Txistu Alardea, bi urtean behi antolatzea erabaki dute. Alarderik ez dagoen urteetan berriz, formatu bereziko emanaldia egingo dute, Itsasotik Itxosora izenekoa lehenegoa izango delarik

Txistulariek hainbat laguntzaile izango dituzte kontzertu honetarako: Iñaki Lagos biolina, Alberto Casina argazkilaria eta Alkartasuna dantza taldeko dantzaria. Joko dituzten obrak itsasoarekin lotura izango dute: Andreen agurra, Arrantzaleen banakua, Kresaletan obrako lau atal, Tostartekuen sagar dantza, Madalenak zortzikoa, Regateoko jota eta Eskoziako arin-arin doinua.

Sarrera librea izango da edukiera bete arte. Antolatzaileek sorpresak iragartzen dituzte.

 

 

Xehetasunak

Data:
2018 Maiatza 12
Ordua:
20:00 - 21:30