
- This event has passed.
Jaizale eta Bartolome Ertzilla Musika Eskolako txistulariak elkarrekin kontzertuan
2019 Apirila 28 12:45 - 14:00

Apirilak 28, Matienan (Bizkaia) San Prudentzio jaien karietara kontzertua Durangaldeko Jaizaleak txistu taldea eta Bartolome Ertzilla Musika Eskolako txistularien eskutik 12:45ean San Prudentzio elizan.
Egitaraua
Elorrioko Danborrada…. Sabin Alonso
Ollagorra… Isidro Ansorena
Bertso doinuak… Mold. J.Ig. Ansorena
Ondoren obra bana eskainiko dute bakarlari moduan Bartolome Ertzillako hiru txistu ikaslek, Hernaniko Gazte Txistularien Lehaiketan esku hartutakoak hirurak.
Batelarien zortzikoa… Pablo Sorozabal
Ai hori, begi ederrak… Herri doinuak
Zuzendaria: Eleder Iturrieta