
- This event has passed.
Itsas giroko kontzertu berezia Donostiako Udal Txistu Taldearen eskutik
2019 Uztaila 14 12:15 - 13:15

Uztailaren 14an, Donostiako Udal txistulari taldeak kontzertu berezia eskainiko du 12:15etan Donostiako kaiko San Pedro Elizan, Karmengo jaien baitan.
Beste pieza askoren artean, Haizea Muñoz sopranoak eta Eneko San Sebastian baritonoak Petra sardin saltzailea, Begi urdin bat edo Adalberto doinuak abestuz Victoriano Iraola gogoan izango dute, bere heriotzaren ehungarren urteurrenean.
Abestien letrak hemen dituzue.