Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Ilargi malkoak

2022 Otsaila 9 19:00 - 20:00

Bilboko udal txistulariak

Bilboko Udal txistulari Banda

1 Txistua Gorka Zabaleta

2 Txistua Idoia Kareaga

Silbotea Sabin Bikandi

Perkusioa Asier Garcia

Xabier Zabala Teklatua eta akordeoi-jolea

Miren Fernandez Abeslaria

Oraingo honetan Bilboko Udal Txistulari Bandak txisturako errepertorio berri batetara hurbildu nahi gaitu. Proiektatutako irudien bitartez atmosfera intimo eta sentsualago batean murgilduko gaituzte.

Atmosfera intimo horretan barneratzeko musikarik egokiena Xabier Zabala musikagileak sortutakoa, Zabalak berak lagunduko du pianoarekin zein akordeoiarekin: Ostroen dantza, Mollari, Itsasontzia, Jai txiki, Izarren izarra, Aitariā€¦. Musikagile honek duen doinuak sortzeko intuizio eta ahalmen bereziaren lekuko.

Zenbait herri-doinu eta abesti ere Xabierrek egokituta entzungo dira kontzertuan: Korrika mix, Irish eyes, Ken zazpi mix edota Scotland itsasoa.

Xabier Zabala ibilbide oparoko musikaria da bere ekarpenak musikaren hainbat arlotan egin ditu: irakaskuntzatik hasi eta hainbat talderentzat musika sormenean lan handia egin du, esate baterako, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoentzat musika sortzen. Horien gain hainbat pelikula eta laburmetraietako musika ere sortu izan du. Bilboko Udal Txistulari bandarekin ere ohiko lankideetako bat izan da urteotan.

Hori guztiaz gain, Miren Fernandez abeslariak zenbait doinu abestuko ditu, horien artean Zabalak musikatutako eta kontzertuaren izenburuaren ildotik doazen Antonio Machadoren bi poesia nostalgiko: Un hilo entre los dos eta Eran tu voz y tu mano.

EGITARAUA

  • Korrika Mix
  • Ostroen Dantza
  • Mollarri
  • Iris eyes
  • Isiltasunean
  • Aitari
  • Eran tu voz y tu mano
  • Un hilo entre los dos
  • Aitari
  • Ken Zazpi Mix
  • Zuretzat/ Udalaitz
  • Jai Txiki Iturria/Izarren izarra
  • Scotland Itsasoa
  • Labayru

Xehetasunak

Data:
2022 Otsaila 9
Ordua:
19:00 - 20:00
Event Tags:

Lekua

Euskalduna Jauregia
Sorkunde Kalea, 8
Bilbo, Bizkaia 48006 Spain
+ Google Map