- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Bilboko Udal txistulari Banda
1 Txistua Gorka Zabaleta
2 Txistua Idoia Kareaga
Silbotea Sabin Bikandi
Perkusioa Asier Garcia
Xabier Zabala Teklatua eta akordeoi-jolea
Miren Fernandez Abeslaria
Oraingo honetan Bilboko Udal Txistulari Bandak txisturako errepertorio berri batetara hurbildu nahi gaitu. Proiektatutako irudien bitartez atmosfera intimo eta sentsualago batean murgilduko gaituzte.
Atmosfera intimo horretan barneratzeko musikarik egokiena Xabier Zabala musikagileak sortutakoa, Zabalak berak lagunduko du pianoarekin zein akordeoiarekin: Ostroen dantza, Mollari, Itsasontzia, Jai txiki, Izarren izarra, Aitariā¦. Musikagile honek duen doinuak sortzeko intuizio eta ahalmen bereziaren lekuko.
Zenbait herri-doinu eta abesti ere Xabierrek egokituta entzungo dira kontzertuan: Korrika mix, Irish eyes, Ken zazpi mix edota Scotland itsasoa.
Xabier Zabala ibilbide oparoko musikaria da bere ekarpenak musikaren hainbat arlotan egin ditu: irakaskuntzatik hasi eta hainbat talderentzat musika sormenean lan handia egin du, esate baterako, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoentzat musika sortzen. Horien gain hainbat pelikula eta laburmetraietako musika ere sortu izan du. Bilboko Udal Txistulari bandarekin ere ohiko lankideetako bat izan da urteotan.
Hori guztiaz gain, Miren Fernandez abeslariak zenbait doinu abestuko ditu, horien artean Zabalak musikatutako eta kontzertuaren izenburuaren ildotik doazen Antonio Machadoren bi poesia nostalgiko: Un hilo entre los dos eta Eran tu voz y tu mano.
EGITARAUA