
- This event has passed.
Hitzaldia: Xabier Itzaina
Iraila 16

Herri Soinu elkarteak urtero Europako Ondarearen Egunen karietara Uztaritzeko ondareari lotua den monumentu baten bisitak antolatzen ditu eta beti kontzertu edo/ta mintzaldi batekin. Aurten, Uztaritzeko Herriarekin partaidetzan eta Carlos de Laborde-Noguez jaunaren laguntzarekin, Lapurdiko familia zaharrenetako baten etxearen deskubritzea proposatzen du : Haitze gaztelua.
Eguna horrela iraganen da:
- 10:00, 11:00, 14:00 eta 15:00 Gazteluaren jabea den Carlos de Laborde-Noguez jaunak gazteluaren lau bisita emanen ditu – 20 pertsonako muga bisitako – . Bisitetan parte hartzeko behartua izanen zaizue izena ematea zenbaki honetara deituaz : 07 69 43 89 67.
- 17:30 Xabier Itzainaren hitzaldia Tanburinaren gizartea. Dantzarako soinuaren historio sozial baten alde bere liburuaren inguruan. (Itzulpen bat proposatua izanen da frantsesera).
- 18:30 ENARA emazte abesbatzaren kontzertua.