
- This event has passed.
Haziak Eroan
2022 Otsaila 21 19:00 - 20:00

Bilboko Udal Txistulari Banda (1 Txistua Gorka Zabaleta / 2 Txistua Idoia Kareaga / Silbotea Sabin Bikandi / Perkusioa Asier Garcia)
Oinkari dantza-taldea
Fco. Javier Larreina eszenografoa
Kontzertu honetan Bilboko Udal Txistulari Bandak eskenatokian euskal inauteriko elementuak irudikatuko ditu. Horretarako errepertorio tradizional bat aukeratu du non inauteriak, dantza eta musika presente izango diren.
Kontzertu honetarako Francisco Javier Larreina eszenografoaren laguntza izan dute. Larreinak artelan bizientzako espazio eszenikoak diseinatzen ditu; antzerkia, Musika, Dantza eta opera, baita erakusketa, ebentu eta telebistarako ere. Ikusle, musikari eta espazioen arteko harremana artearen sormenaren puntu nagusitzat ulertzen du. Bere espazioaren inguruko planteamenduak ikusleen begiradaren inguruko galderak bultzatu nahi ditu, begira puntu zabalagoak eskainiz jerarkietatik kanpo.
Honez gain, Villabonako Oinkari taldeko lau dantzarik ere hartuko dute parte. Oinarritzat euskal dantzako pausuak hartuta inauteri giroko giro koloretsuan murgilduko dute ikuslea.
Egitaraua
- Inguruko-dantza Jesus Guridi
- Aurtzaka Aitor Furundarena
- Lantzeko ihauteria Herri-doinua
- Ezpatak dantzan Herri-doinua
- Iribaseko Ingurutxoa Herri-doinua
- Txakolin J.M. Glez. Bastida
- Ttipitto (jauzia) Herri-doinua
- Lapurdiko fandangoa/ Nahi dekena Herri-doinuak
- Hartzaren ehiza Luis Aranburu
- Arribada, 3 Polka, Bolant-dantza, 3. Martxa Herri-doinuak
- Oriako Sorgin-dantza Herri-doinua
- Zurru/Murru Jose Ignazio Ansorena