- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Udazkenarekin batera, Donostiako Udalaren txistulari taldeak igandero eskaintzen dituen kontzertuen denboraldia datorren urriaren 3an hasiko du eta uztailaren bukaerara arte iraungo du.
Astero, euskal txistularien tradiziozko doinuei eskainiriko kontzertuan dantza, kantu, biribilketa edota obrak entzuteko aukera izango da; hiru zuloko euskal txirulak jo ditzaken tankera guztietako musikak eskainiko ditu udal taldeak.
Oraindik osasun egoera erabat ziurra ez denez, Santa Maria Basilikako koru azpian ospatuko dira kontzertuak, 12.30etatik aurrera igandero-igandero.