Euskal Herriko Txistulari Elkartea
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Donostiako udalaren txistu taldearen eta Santa Zezilia abesbatzaren kontzertua Santa Zezilia ospatzeko

Azaroa 21 12:30 - 13:30

DONOSTIAKO TXISTULARI BANDA _PabloAxpe_

Donostiako Udalaren txistulari taldeak eta Santa Zezilia Koralak bat egingo dute, beste urte batez, musikarien patroiaren ospakizun kontzertuan.

Musikarien egunaz gain, udal taldeko atabalari izan den Agustin Laskurain eta abesbatzako zuzendari izan den Kepa Martínez de Albéniz agurtzeko ospakizuna ere izango da kontzertua.

Musikarien patroiaren ospakizunak, Santa Zezilia egunak, urtero pizten ditu kontzertu andana azaroaren 22aren inguruan. Donostian, beste urte batez, Donostiako Udalaren txistulari taldeak eta Santa Zezilia Koralak bat egingo dute azaroaren 22ko ospakizunaren pregoi gisan. Ekitaldia, datorren igandean, azaroak 21, ospatuko da Koruko Andra Mariaren Basilikan 12:30etatik aurrera, eta bertaratzeko ez da erreserbarik beharko. Gainera, Santa Zeziliaren aitzakian bilduta, azken urteetan kide izan dituzten bi lagun agurtzeko baliatuko dute zita partaideek. Agustin Laskurainek, Udalaren txistulari taldeko atabalari izan denak, erretiroa hartuko du 45 urte baino gehiago jardunean ibili ondoren, eta Kepa Martínez de Albénizek koruaren zuzendaritza utziko du 12 urteren ondoren. Lankide zein lagunek esker ona eta agurra eskaintzeko gertakizuna izango da kontzertua.

Bi taldeak bakarka zein elkarrekin ariko dira errepertorio anitzez osaturiko programa eskainiz. Txistulariek emango diote hasiera emanaldiari Bonifazio Laskurainek Santa Zeziliari eskainiriko kalejirarekin, eta jarraian, Ume eder bat, Agur, Maria eta Itxastak lanak eskainiko dituzte. Kontzertuaren lehen atal honetan, Donostiako, inguruko herrietako, zein Musika eta Dantza Eskolako txistu ikasleak lagun izango dituzte.

Santa Zezilia Koralaren txanda izango da ondoren. Laida Otaduy zuzendari berriak eskainiko duen lehen programan, abesbatza hutserako askotariko errepertorioa entzuteko aukera izango da. Honako obrak eskainiko dituzte: Anerioren O salutaris hostia, Sibeliusen Kallion kirkon kellosävelmä, Molfinoren O sacrum convivium, Kodalyren Pange lingua eta Nystedten Laudate.
Kontzertuaren hirugarren atalean bi taldeek elkar hartuko dute horien azken urteetako historian garrantzia eta esangura handia izan duten bi lagun agurtzeko: Agustin Laskurain txistulari taldeko atabalari izan dena 45 urte baino gehiagotan, eta Kepa Martínez de Albéniz Santa Zezilia Koraleko zuzendari izan dena azken 12 urte pasetxoetan.

Dantzariek Xamurra kontrapasa dantzatu ondoren, guztiok elkarrekin And so it goes eta Bapo-bapo doinuekin amaituko da agur ekitaldia.

Santa Zezilia abesbatza

Xehetasunak

Data:
Azaroa 21
Ordua:
12:30 - 13:30
Event Tags:

Lekua

Koruko Andre Mariaren basilika
Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 Spain
+ Google Map