Txistularien topaketa Tuterako festetan
Mugarik Gabeko Txuntxuneroek uztailaren 28an Tuteran topatzea proposatu dute.
Mugarik Gabeko Txuntxuneroek uztailaren 28an Tuteran topatzea proposatu dute.
Apirilean izan zen Euskal Herriko Txistulari Elkarteko bazkideen Batzar Orokorra eta bertan parte hartu zuten bazkideen artean elkartearen mendeurrena gogoratzeko hiru atorra zozketatu dira.
Joan den igandean, ekainak 30 eta San Martzial, hil zen Lizarrako gaiteroa 67 urterekin.
Espejon (Araba) ospatuko da irailaren 22an. Parte hartu nahi duten txistulariek posta elektronikoz adierazi behar dute.
“Maisua” eta “erreferentea” izan da zenbait txistulari Eskoriatzarrendako. Euskal dantzetan ere urrats ugari eginikoa zen.
Mugarik Gabeko Txuntxuneroek Ortzadar Elkartearekin antolatutako kalejiren berri eman du. Uztailaren 10 txistularien kalejira egingo da eta uztailaren 13an Marinelak Danborradarekin ariko dira.
Euskal Herriko Txistularien Elkartearen Nafarroako ordezkaritzatik Sanferminen bezperan Iruñeako udaletxean festen hasieran txistua joaz parte hartu nahi duten txistularientzat izena emateko jarraibideak helarazi dituzte.
Maiatzaren 11 eta 12an Bilbon ospatu zen Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketan emanaldi polit ugari entzun ziren. Saio horiek bideoan jaso ziren eta hemen ikus daitezke parte hartu zuten hiru mailetan banatuta.
Lehengo astean hil zen German Aldekoa danbolintero eta dantza-maisua.
Portugaleteko Txistu Zaleak Elkarteak abuztuaren 15ean izango den kontzertuan parte hartzeko gonbidapena zabaldu die Euskal Herriko txistulariei. Lehenengo entsegu orokorra ekainaren 26an egingo dute.
Mugarik Gabeko Txuntxuneroek zabaldu duten mezuan txistulariak Marinelak Danborradarekin Donibane Lohizunen jotzera gonbidatu dituzte. Parte hartu nahi dutenek ekainaren 10aren aurretik idatzi behar diote Sebastiani.
Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Txisturako Konposizio Lehiaketaren edizio berria abiatu du. Txisturako zein haren instrumentu familiarentzako konposizio berriak sortu eta munduan txistua ezagutzera emateko helburua duen lehiaketan adin eta jatorri guztietako sortzaileek bidal dezakete proposamen bana.
Heldu den 2027an Euskal Herriko Txistulari Elkartea sortu zenetik ehun urte beteko direla eta, mendeurrena girotzeko atorrak jarri dira salgai. Uztailaren 30era arte luzatu da eskatzeko epea.
Joan den asteburuan jokatu da Bilbon Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketa, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eta BilbaoMusikak antolatuta. Irudi eta hots ikusgarriak utzi ditu asteburuak, txistuaren gaztetasuna eta gazteen “txistutasuna” agerian jarrita.
Elantxoben ospatuko da maiatzaren 26an Busturialdeko Txistularien Eguna.
Mugarik Gabeko Txuntxuneroek euskal txistulariak Faltzesen maiatzaren 26an izango den Baratzuriaren Egunean txistua joaz parte hartzera gonbidatu dituzte. Partehartzea maiatzaren 18aren aurretik baieztatzea eskatu dute.
Maiatzaren 19an Pasaian elkartzeko deia zabaldu diete txistulariei Mugarik Gabeko Txuntxuneroek. Izena emateko Juanan Laboari (659394498) deitu edo Whatsappera idatzi behar zaio.
Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eta BilbaoMusikak bigarren aldiz antolatu duten txapelketan gazte ugarik eman dute izena. Hori tarteko, txapelketa bi egunez luzatuko da. Gazteenak maiatzaren 11n ariko dira Bidebarrietan eta 18 urtetik gorakoak maiatzaren 12an BBK aretoan.
Gasteizen apirilaren 6an ospatu zen azken ohiko batzar orokorrean Euskal Herriko Txistulari Elkarteak bazkide berriak lortzeko kanpaina berriak onartu ziren.
Portugaleteko Txistu Zaleek adierazi dutenez, datorren maiatzaren 25ean ospatuko dute Portugaleteko X. Txistulari Eguna.