Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Euskaraldiarekin bat egin du

Maiatzaren 15etik 25era ospatuko den Euskaraldiak euskararen erabilera bizitzako eremu guztietara zabaltzea du helburu eta asmo horrekin bat egiten du Euskal Herriko Txistulari Elkarteak.

Gure txoko honetatik euskaldun, euskalzale eta bereziki elkarteko bazkide guztiak ekimenean parte hartzera animatu nahi ditugu euskararen biziberritzen lagunduko duelakoan.

Aurreko urteetan Euskaraldiak erabili duen Belarriprest eta Ahobizi txapen bidez euskara ulertzeko edota hitz egiteko gai direnek elkar ezagutzeko aukera ematen du. Jendea euskara erabiltzera animatu nahi da; gauza bategatik edo bestegatik inoiz euskaraz entzun ez dugun bizilagun edo lankide harekin, edota ezagutzen ez dugun harekin, euskaraz hitz egitera. Gauza jakina da Euskal Herriko kaleetan jatorri ezberdinetako jende ugari ikusten dugula eta ezezagunek euskaraz ez dutela jakingo pentsatzeko joera zabaldua dagoela.

Beraz, ez zai egon eta eman izena Euskaraldian: uste baino gehiagok baitakigu euskaraz.