[AUDIOA] Garikoitz Mendizabal Libanoko kontzertuaz mintzo

Argazkiak: Garikoitz Mendizabal

Garikoitz Mendizabal txistularia, Euskadi Irratiko Kultur Lehioa saioan elkarrizketatu dute Libanon Orkestra Sinfonikoarekin batera eman berri duen kontzertuaz.

Libanoko Orkestra Nazionalarekin batera kontzertua eskaini zuen Beiruten Garikoitz Mendizabal txistularia, maiatzaren 3an. Zeztoarrak Nadey Hakim musikagile libanoarrak sorturiko Orkestra eta txisturako kontzertua estreinatu zuen bertan. Aukera eta obra bera nola sortu ziren azaltzen du Garikoitzek Jon Aizpurua kazetariak egindako elkarrizketa interesgarri honetan: