Txistua kobazulora itzuli zenekoa

Argazkia: Jesus Caso

Mendukilo kobazuloan, Astitz (Nafarroa), emanaldi berezia eskaini zuten 50 txistularik pasa den larunbatean. 40 metroko sakoneran kontzertua eta narrazioa uztartuz Kaluxaren istorioa kontatu zuten.

Kaluxa aintzinaroko neskatilaren istorioa kontatzera sartu ziren Mendukilo kobazulora 42 txistu ikasle eta 9 irakasle maiatzaren 4an Astitzen. Musika eskoletako 7 eta 14 urte arteko ikasleei zuzendutako ekintza izan zen.

Bertan parte hartu zuten Barañain, Aralar, Iruñea, Noain, Lesaka, Bera, Huarte, Orkoien, Burlata eta Atarrabiako Musika Eskoletako ikasleek. Izan ziren baita Pablo Sarasate kontserbatorioko eta Sol sostenido musika eta dantza eskolatik etorritako ikasleak.

Iruñeako txistulariek bideoz jaso zuten emanaldiko zenbait pasarte: