Idiazabalgo Txistu Alardeak 26 urte bete ditu

Argazkia: Ordiziako Musika Eskola

Pasaden urtarrilaren 26an ospatu zen Idiazabalgo (Gipuzkoa) Txistu Alardea San Blasetako jaien karietara. 26 urte bete dituen kontzertuak, urterik urte arrakasta handiagoa erdiesten du.

Emanaldia kalejira batekin hasi zuten herriko txistulari beteranoek. Kiroldegia betez erantzun zuen publikoak, 26 urte betetzen duen kontzertua ikusteko irrikaz. Euskal Herriko txistulariekin batera besteak beste Axari dantza taldea, Musika Eskolako haurrak, Kantu Pote taldea, abesbatza, haur danborrada eta txalapartariak aritu ziren.

Egitaraua askotarikoa izan zen, Zea Mays, Pablo Sorozabal, Kepa Junkera edo eta Gure Esku Dago eta Whats a Woldenful World bezalako kanten moldaketak jo baitzituzten txistulariek.

Horren erakusgarri Iñaki Aizpuruak sareratutako bideoa, zeinean Zea Mays taldearen Negua joan da eta jotzen duten:

 

Egitarau osoa

2018ko Txistu Alardea