Danboligenak datoz!

Hala da bai. Danboligenak datoz! Aborigen eta danbolin hitzen uztarketa xelebre horrekin ekimen berria daurkezta Euskal Herriko Txistulari elkarteak: Danboligenak, danbolintero gazteen topaketa. Lehen zita Aizkoitian izango da urtarrilaren 26 eta 27an.

EHTEk ibilbide luzea izan gura duen ekimena aurkeztu du, Danboligenak izenburupean txistulari gazteak bilduko dituen topaketa. Lehenengo geltokia Azkoitia (Gipuzkoa) izango da. Bertan bilduko dira Azpeitia, Bilbo, Hernani, Lesaka, Trapagaran, Azkoitia eta Uztaritzeko danbolintero gazteak urtarrilaren 26 eta 27an. Antolakuntzan EHTEk Azkoitiako Txalkor txistu taldea izan du bidelagun.

Aiko taldearen erromeria eta dantza ikastaroa, gazteen kontzertu eta kalejirak, elkar ezagutzeko aukerarekin uztartuko dute parte hartzaileek.

Kasu, gazteak dira eta danbolinak astintzeko gogoz datoz Danboligen hauek!

Egitaraua

Urtarrilak 26

10:30 Aiko taldearen dantza ikastaroa

13:00 Txistulari gazteak kalez kale

18:00 Kontsejupean gazteen kontzertua

19:00 Dantzaldia Aiko taldearekin elkargunean

Urtarrilak 27

9:00 Goiz eresia