Iruñeako Goi mailako Kontserbatorioak hiru zuloko flauta eta danbolinen inguruko masterclass berri bat aurkeztu du, Carles Mas i Garcia musikariarekin. Saioa martxoaren 15 eta 16an izango da eta honako izenburua izango du: Dantzarako musikaren interpretazioa hiru zuloko faluta eta danbolinaz.
Flauta eta danbolin jole, dantzaren arloko historiazalea, irakaslea irakaskuntza artistikoan, oinarrizko pedagogian aztertzailea, musikaria, dantzaria eta Baixadansar aintzinako musika eta dantza katalanaren konpainiako zuzendari artistikoa da besteak beste Carles Mas i Garcia flabiol jole eta etnomusikologoa. Bere jakintza probesteko masterclass bat antolatu du Iruñeako Pablo Sarasate Goi-mailako kontserbatorioak. Saioa bi egunetakoa izango da, martxoaren 15 eta 16an eta Mas i Garcia dantzarako musikaren interpretazioaz arituko da.
Ikastaroak 50€ko prezioa izango du Iruñeako kontserbatorioko ikasleentzat, kanpokoentzat berriz 90€koa izango da prezioa eta entzule soil gisa partehartzeko 25€ ordaindu beharko dira. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 31 izango da. Datu eta zehaztasun guztiak hemen dituzue.