Bihar ospatuko da Santurtziko 17.Txistu Kontzertua

Uztailak 13an Santurtziko 17. Txistu Kontzertua izango da gaueko 11etan. Antolakuntzan Itsas Alde Txistu Banda aritu da eta gonbidatu gisa Tolin mariatxi eta transformista santurtziarra igoko da oholtzara.

Santurtzi (Bizkaia) jaietan da eta kontzertuen emanaldiei hasiera emateko Txistu Kontzertua izango da, gaueko hamaiketan, Arrantza portuan. Aurtengoa 17. edizioa izango dute eta antolakuntzan, Itsas Alde txistu bandakoak izan dira. Zuzendaritzari dagokionez, berriz, Jaime Martinez txistularia arduratuko da. Bere zuzendaritzapean Euskal Herriko txoko ezberdinetako txistulariak, Portu Brass metal boskotea eta teklatuz, kitarraz, baxuz eta bateriaz osaturiko konboa, talde jendetsua oholtzan bilduz.

Urteroko emanaldian, gonbidatu berezi bat izaten da eta oraingoan, etxeko bat izango da, Tolin transformista eta mariatxia. Gauzak horrela, ez da faltako rantxerarik, baina baita entzungai izango dira Lau teilatu, A mi manera edo eta Maitexu mia. Aurkezle lanetan Zuriñe Cuesta arituko da.

Berotzen juateko, hemen duzue 2016ko kontzertuaren bideoa: