Mugarik Gabeko Txuntxuneroak (MGT) gelditu gabe dabiltza, aurrekoan Pasaiara (Gipuzkoa) hurbildu bazitzaizkigun, salto ederra emanda, hurrengo agerpena Faltzesen (Nafarroa) iragarri dute, maiatzak 27rako.
Kostaldeko kresala utzi eta Nafar Erriberako Faltzesera aldatu dira MGTko kideak. Bere entzierro bereziagatik ezezik, Berakatzaren Festagatik ere ezaguna den herri bisitatuko dute txistulariek, gonbitea zabalik dago jada. Hitzordua maiatzaren 27an, igandea, izango da.
Udaletxe plazan elkartuko dira parte hartzaileak, goizeko 9:30ean, bertatik abiatuko baita ohiko txistukalea. Kalejiran zehar, torradak jateko aukera izango ei da. Etenaldia, 11:30ean izango da, hamaiketako batekin indarrak berritzeko. Ondoren, txistulariek kalejirari helduko diote berriz ere. Ordu batetan, Faltzes bertako dantzariak gehituko zaizkie txistulariei, Maiaka dantza taldeak emanaldia eskainiko baitu, eguneko programari bukaera emanez.
Errepertorioa
Partiturak hemen dituzue eskura.
Parte hartzeko beharrezkoa da fa# txistua eramatea eta aurrez izena ematea telefono honetara hots eginez 636685288 edo faltzeskotxistulariak@gmail.com helbidera idatziz.