Dantzan.eus web-guneak harribitxi bat jarri digu eskura, Janet Heatly Blunt (1859-1950) folklorezale ingelesak 1922an Euskal Herrian bildutako partiturak, argazkiak eta testuak.
Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Gipuzkoa bisitatu zituen Janet Heatly Bluntek hainbat dantza jasotzeko argazki, testu eta partiturak eginez. 1922an bildutako material hori, orain, gure eskura, deskargatzeko moduan, jarri du dantza.eus web-guneak, English Folk Dance and Song Society elkartearen ekimen bati esker. Partiturak biltzen dituen eskuizkribuak 35 orrialde ditu eta besteak beste maskaradetako doinuak biltzen ditu.
Berria osorik irakurtzeko hemen.
Janet Heatly Blunt folklorezalearen inguruko biografia.