Eskualdean txistua bultzatzeko xedez Busturialdeako lehenengo Txistu Eguna prestatzen ari dira apirilak 28rako. Aurten Bermeon izango da, zita urtero, apirileko azken larunbatarekin egitea asmo dute Busturialdeako txistulariek.
Apirilak 28an Bermeon batuko dira Busturialdeako txistulariak, lehenengoz eskualdeko Txistu Eguna ospatzeko. Hitzordua jarria dute goizeko 10:00etan, Bermeoko Lamera plazan, kasinoaren aurrean, dianari ekiteko. Hamaiketan, hamaiketakorako tenorea izango da. Mokadutxoak indarberrituta, kalejirari helduko diote, 12:00etatik 15:00ak bitarte kalez-kale ibiltzeko. Goizeko lanak bukatuta, bazkaria izango da parte-hartzaileentzat. Mahai-bueltakoaren ostean, arratsaldean ere kalejira egingo dute, 18:00etatik aurrera.
Egunean honako hauek izango dira joko diren kantak: Club Deportivo Mirandes, Gogor (Mundakako Aratusteak), Erroxape, Baztarre, Gibelpe, Brisas Gerniquesas eta Mundakako kontrapasa. Artikulu honen behealdean dituzue atxikitako dokumentuan.
Bestalde, antolakuntzatik, Busturialdeako Txistulari Elkartetik, bertaratuko direnei eskatzen zaie aurretiaz abisu ematea, batez ere bazkarira joateko asmoa dutenei, honako telefonora deituz 644215931 (Jon Ibarra) edo honako helbidera idatziz: busturialdekotxistularielkarte@gmail.com. Sare sozialetatik ere kontaktatu daiteke: facebook.com/busturialdeko.txistularielkarte.3.