Hondarribiko Txistu Taldeak eskutitza bidali du LIX. Txistu Kontzertua abuztuaren 31n hamabietan Gipuzkoa plazan izango dela esanez. Bertan parte hartzeko abuztuaren 10aren aurretik eman behar da izena.
Eskutitzean kontzertu eguneko egitaraua eta hainbat ohar bidali dituzte. Besteak beste, izena emateko hondarribikotxistutaldea@outlook.com helbidera idatzi behar da izen-abizenak, ze ahots joko den, txistularia nondik datorren eta kontzertuaren ondorengo bazkarira geratzeko asmoa duen esanez.
Eskutitzarekin batera kontzertuan joko diren obren partiturak bidali dituzte.